CD-a,
kantuak:
1.Bide ertzean
2.Hotel Bel-Air
3.Zuk esan
4.Iritsi dira notiziak
5.Graffitti
6.Zein da bidea
7.Ez dut atzera egingo
8.Gazte ziren...
9.Non dira
10.Haien bihotzen...
11.Aurrez amestu...
12.Badator eguna
13.Gurea
14.Atsegin ditut
15.Hiri emanen dizkinat
16.Zerotik hasi
DVD, kantuak
1.Zuk esan
2.Hotel Bel-Air
3.Bide ertzean
4.Iritsi dira notiziak
5.Graffitti
6.Zein da bidea
7.Ez dut atzera egingo
8.Gazte ziren...
9.Non dira
10.Haien bihotzen...
11.Aurrez amestu...
12.Badator eguna
13.Gurea
14.Atsegin ditut
15.Zerotik hasi
16.13 rosas rojas
DVD,
elkarrizketak Kirmen Uribe
Jose Luis Otamendi
Iñigo Aranbarri
Gorka Urbizu
Jose Felix Azkarate
Kaki Arkarazo
Pop
doinuak dira nagusi Bide Ertzeanen lehen diskoetan. Harik
eta 2000 urtean, “Grisa” diskoa argitaratu zuten
arte. Rock doinuetan ere, Tolosaldeko boskotea ondo moldatzen
dela frogatzen duen diskoa.
Geroztik, eta Joserra Senperena donostiar pianojolearen
laguntzaz, boskotearen zuzenekoak indarrean, sendotasunean
eta sentsibilitatean irabazi dute. Sormenean ere, aurrerapauso
handia eman du taldeak azken urteotan. 36ko gerran oinarritutako
“Non dira” disko goraipatua da, honen guztiaren
lekuko.
2008an, taldearen hamargarren urteurrenean, zuzeneko diskoa
prestatzen hasi ziren. 2009ko urtarrilaren 16an Tolosako
Leidor aretoan eskaini zuten kontzertua gogoangarria izan
zen. Aparta. Errepikaezina. Sarrera denak agortu ziren.
Giroa primerakoa izan zen eta taldeak inoizko emanaldi ikusgarriena
eskaini zuen. Eszenografia zainduak asko lagun zuen azken
horretan. Aspaldiko doinuak berreskuratu zituzten, doinu
berriak entzuteko aukera izan zen eta, batez ere, taldea
10 urtetan asko hazi dela ikus ahal izan zuten Leidorrera
hurbildu zirenek.
Hamar
urteko ibilbidea
Ez da erraza. Are zailagoa, diskoz disko nortasun propioa
osatzen joatea. Musikaren mundua aldakorra da, gorabehera
askoren baitan daude musika taldeak. Euskal Herrian, gainera,
merkatua txikia da berez, eta ildo jakin batzuen baitan
mugitzen da. Horregatik, 1998an, Bide Ertzean taldea martxan
jarri zen garaian, rock gogorretik urrun zegoen proposamen
bat defendatzea ez zen gauza erraza.
Baina
Bide Ertzean taldekoak tematiak izan dira. Baina tematia
izatea ez da nahikoa. Urtez urte, ibilbide koherente bat
osatu dute. Eta kantuz kantu, euren proposamena findu, euren
estiloa zehaztu eta euren ibilbidea sendotzea lortu dute.
Ukitu propioa lortu dute, berezkoa. Beste taldeetatik bereizten
den zigilua. Eta hori da talde batek egin dezakeen ekarpenik
handiena. Iturri zaharretik, ur berria edanez, proposamen
propio baten jabe egitea.
Etxeko
posta helbidea
eta taila zehaztu (baita mutilarentzat edo neskarentzat
den).
10
euro + Posta gastua
Disketxea
/ Disquera
Gaztelupeko Hotsak
Estudioa
/ Studio
Ederra
2009ko
urtarrilaren 18a:
"Horrela
laburtuko dugu urtarrilaren 16ko kontzertu-ospakizuna.
Taula gainean izan ginenok zein alboan izan genituen
teknikari eta laguntzaileek ordu asko egin genituen
lanean. Orain, lana behar bezala bukatzea baino ez zaigu
falta. Ea berandu baino lehen, buruan dugun CD-DVDa
plazaratzeko moduan garen. Lerro hauen bitartez, eskerrak
eman nahi dizkiegu denei. Baina bereziki, Leidorrera
hurbildu zineten lagun guztioi. Hunkigarria izan zen
jaso genuen harrera. Festak Mescal tabernan izan zuen
jarraipena. Laster arte, lagunok. Kantuari keinu eginez,
zuekin kantatzeko jaio bide ginen mundura".
::: Bide ertzean, kantu berriak grabatzen ari gara
Disko
berriari azken ukituak ematen
Udazkenean
argitatatuko du Gaztelupeko Hotsak-ek
Egun
hauetan, Andoaingo Garate estudioan
gabiltza, disko berria izango dena amaitzen. Grabazioak
udaberrian amaitu genituen, baina egun hauetan nahasketak
egiten gabiltza.
13 abestiren bueltan ari gara lanean. 2002an "Maite
Out" diskoa plazaratu genuenetik hona egin dugun
bezalaxe, honakoan ere boskote moduan ondu ditugu abesti
berriak. Joserra Senperenak
pianoa, hammond organoa eta sintetizadorea baliatu ditu.
Fran Iturbe gitarran izan
da, elektrikoan nahiz akustikoan. Eta hauekin batera,
Trio fantastikoa: Karlos Arancegui
baterijolea, Joni Ubeda
gitarra apalarekin eta kantuan zein gitarra jotzen,
Imanol Ubeda.
Okerrik ez bada bidean, udazkenean ikusiko du argia
lan berriak eta Gaztelupeko Hotsak
zigiluak plazaratuko du. Kantu berrien artean da azken
aldian zuzenean eskaini dugun hauxe, San
Josera bidean.
Bide
Ertzean Trio, ekainean
Zarautzen eta Elgetan
Ekainak
12 Zarautz | Ekainak 13 Elgeta
Hiru
ginen hasieran. Bost gara orain. Baina hiru izango gara
taulagainean datozen emanaldietan. Dagoeneko Agendan
dituzue Bide Ertzean Trio
moduan eskainiko ditugun saioen xehetasunak.
Hirukote bezala hasi ginen 1998an, Karlos Arancegui
eta ubedatarrak. Boskote gara orain. Hala egin ditugu
azken diskoak. Baina datozen kontzertuetan, ordea, hasiera
hasierako eredura itzuliko gara.
Berezia bezain bitxia izango da. Baina ez nahastu gero.
Soilik udaberri honetan iraungo duen “esperimentua”
izango da.
Saio hauek egin eta, segidan, Fran
Iturbe eta Joserra Senperenarekin
batera jarriko gara lanean berriz ere; hurrengo diskoa
izango dena biribiltzera.
Izenak jazz ukitua duen arren, Bide
Ertzean Trio ez da taldearen planteamenduetatik
hainbeste urrunduko. Baina formazioa bezala, errepertorioa
ere ezberdina izango da. Hasiera-hasierako doinu batzuk
berreskuratuko ditugu eta berri-berriak diren abesti
batzuk ere eskainiko ditugu.
Esan dugu arestian. Hiru ginen hasieran. Bost gara orain.
Baina hiru arituko gara taulagainean datozen emanaldietan.
Gu hirurak behintzat, irrikitan gaude.
Elorrioko
Ateneoko partaideak, Eskoriatzako Aitzorrotz elkartea-Inkernu
tabernako partaideak, Gasteizko
Jimmy Jazz aretoko kideak, Donostia Kulturako nahiz
Lugaritzeko lantaldea eta Gernikako gaztetxeko kideak...
esker mila bihotzez.
Ez dugu berehalakoan ahaztuko. Bildutako ikusleei ere
eskerrik asko. Laster arte!
Bide
ertzean Gasteizen,
Donostian eta Gernikan
Zuzenean:
Martxoak 18 | 19 | 25 | 26 | 28
Bide Ertzean taldeak bira txiki bat egingo
du hurrengo hamabostaldian. Laukote moduan arituko dira,
Ubeda anaiak, Fran Iturbe gitarra-jolea eta Karlos Aranzegi
baterijolea. “Leidor sessions”
zuzeneko CD-DVDa plazaratu zuten Durangoko Azokan eta
dagoeneko hasi dira lan berriena izango dena prestatzen.
Aste
honetan, hiru kontzertu eskainiko dituzte:
Martxoak
25 osteguna 21:00h
GASTEIZ Jimmy Jazz aretoa (Coronacion, 4)
Sarrerak: aretoan salgai
Martxoak 26 ostirala 21:00h
DONOSTIA Lugaritz Kultur Etxea (Antigua auzoa)
Sarrerak salgai aretoan bertan eta www.kutxa.net
Martxoak 28 igandea 19:30h
GERNIKA Gaztetxea
Sarrerak egunean bertan aretoan salgai.
"Leidor Sessions" aurkeztu zen udazkenean
eta harekin batera iritsi ziren azaroko emanaldiak.
Ordutik hona taldearen ikusentzunezkoa ikusi ahal izan
da, Ima-Joni-Karlos hirukote modura showcase-akustikoak
eskaintzen aritu da hainbat hiriburuetan... Eta, gainera,
Gorka Urbizu lagun handiarekin Colemans+ sortu dute.
2010eko martxoan, berriro ere, Tolosako hirukotea Fran
Iturberekin batera zuzenean eta taulagainean arituko
da. Laster, data berriak iragarriko dira.
"Leidor
Sessions" saio berezia ETB3 katean
Urtarrilak
16, larunbata| Grabazioaren urteurrena
Datorren larunbatean urtebete egingo du "Leidor
Sessions" grabatu zela. Haren ondotik CD-DVDa argitara
eman dira eta zine jaialdietarako 64 minutuko dokumentala
prestatu da. ETB3ko arduradunek grabaketaren urteurrenean
gau berezia prestatu dute. Dokumentala eskaintzeaz gain,
dokumentalaren aurretik egun hauetan Karlosi eta Ubeda
anaiei egindako elkarrizketa eskainiko dute.
Showcase-ak
hiriburuetan
Karlos,
Imanol eta Joniren eskutik hitza eta doinua
Bide Ertzean taldeak 10 urte bete ditu. Urteurrena behar
bezala ospatzeko, jaialdi berezia eskaini zuten Tolosako
Leidor aretoan. Emanaldia hunkigarria izan zen. Aparta.
Errepikaezina. Ubeda anaiak, Karlos Aranzegi, Fran Iturbe
eta Joserra Senperena, unerik gozoenean.
Zuzeneko CD-DVD honetan, disko guztietako kantuak daude
eta baita kantu berri bat ere. Raul Lopezek zuzendu
duen DVDan, gainera, taldeari buruzko dokumental bat
bildu da.
"Hamar urteko ibilbidea jasotzen duen zuzeneko
disko bat eta DVD bat grabatu ditu Bide Ertzean taldeak
Tolosako Leidor aretoan, bi orduko emanaldi biribilean.
Teknikoki eta artistikoki, akatsik gabea".
Jon Eskisabel (Berria, 18.01.2009)
"Este quinteto es una de las mejores formaciones
de pop no ya euskaldun, sino estatal, dueños
de un discurso personal afianzado que gana enteros a
cada paso que dan".
Arturo García (El Diario
Vasco, 18.01.2009)
Dock
of the Bay festibala,
gaur Leidor Sessions
Azaroak
27, ostirala | Donostia, Antzoki zaharra
SARRERAK
SALGAI. Donostian, duela hiru urte hasi ziren zine
dokumental musikatuaren jaialdia antolatzen. Dock
of the bay festibalean, hala du izena jaialdiak,
nazioarteko dokumental interesgarrienak eskaini ohi
dituzte. Aurten, hirugarren edizioan, Bide Ertzeanen
"Leidor Sessions" ikusentzunezkoa emango dute.
Modus Operandi ekoiztetxekoek, edizio berezia prestatu
dute okasiorako: 63 minutuko proiekzioa, Betacam Digital
euskarrian. Kantuak eta elkarrizketak tartekatuko dira
proiekzio honetan zehar.
Azaroaren 27an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:45ean
emango dute Donostiako Antzoki Zaharrean.
Bide
Ertzean
"13 rosas rojas"
"Leidor
Sessions", CD-DVD (Gaztelupeko Hotsak)
Leidorreko
emanaldi-grabaketa amaierara iritsi zen, bigarrenez
taldekideak taulagainera igo ziren bisa eskaintzera.
Ikusleek eskatuta, hirugarrenez igo ziren taulagainera
eta unplugged erara "13 rosas rojas"
kantuarekin agurtu ziren. Askorentzat, gaueko unerik
majikoena.
DVDan
ezkutuan dagoen kantua da. Zer egin hura ikusteko? Pauso
hauek jarraitu:
1. Kantuak atalean sartu.
2.Azken
kanturaino kurtsorearekin jaitsi.
3.Ezkerreko (left) botoiari
eman.
4.Kantariaren gainean argi
gorria pizten da. 5.Eureka!
Bertan klik egin edo Play eman.
Bide
Ertzean zuzenean
Bergarako Zabalotegin
Azaroaren
hasieran aurkezpen kontzertuak
2009ko azaroko saioen
kartela
Joseba
Ponce diseinatzaileak egina
Urriaren
23an
proiekzioa Tolosan
20:30ean
hasiko da eta sarrera doan izango da
Urtarrilaren
16an errejistratu genuen "Leidor Sessions",
Tolosako Leidor Antzokian grabatu genuen zuzeneko CD-DVDa.
Hamar hilabete ondoren, Leidor antzokian bertan ikus
ahal izango dugu DVDa. Ostiral honetan, urriak 23, arratsaldeko
20:30ean Leidorren bertan hasiko da proiekzioa eta sarrera
doan izango da. Proiekzioan, Bide Ertzeanen hainbat
kantu ikus eta entzun ahal izango dituzue. Baita Leidor
Sessions DVDko dokumentalean parte hartu duten
hainbat gonbidatuen adierazpenak ere: Kirmen Uribe,
Iñigo Aranbarri, Jose Luis Otamendi, Gorka Urbizu
(Berri Txarrak), Kaki Arkarazo....
60 minutuko iraupena izango du ostiral honetan Leidorren
ikus ahal izango den proiekzioak. Nahi duenak, emanaldiaren
hasieran zein amaieran, CD-DVDak eta kamisetak erosteko
aukera izango du, Leidorren atarian ipiniko den salmenta
puntuan.