BIDE ERTZEAN

Archive for Iraila, 2013

Lekunberrin hasi zen dena

2013/09/30 -an idatzia

BideErtzeanKantina

Hasi da ’77′ diskoa aurkezteko kontzertu sorta. Lekunberrin eskaini genuen lehena, atzokoan, Kantina izeneko taberna-jatetxe-kontzertu areto zoragarrian (argazkia Asier Miron). Jende jatorra lanean, eta abegikorra. Aupa Kantinako lagunak, eutsi horri! Kontzertua ikustera bertaratu ziren lagunek ere harrera ederra egin ziguten eta disko dezente saldu genituen. Mila esker denoi!

Hasi gara, ondo hasi ere! Ia hurrengoetan askeago sentitzen garen, eta guk ere gehixeago gozatzen dugun. Tira, debut guztiak hala izan ohi dira ezta?  Tentsioa, ardura, kezka… Behin hori igaro ondoren, hurrengoetan hobe, askoz hobe ibiliko gara, seguru baietz. Datozen hitzorduak begibistan: urriak 10 osteguna Bilboko Kafe Antozkian eta urriak 11 ostirala Ondarroako Marabilli Festibalean. Agenda osoa Emanaldiak atalean. Hauxe ESTEKA. Laster arte!

’77′ diskoa, Spotify plataforma digitalean

2013/09/30 -an idatzia

Sotify

Lagunok, gure kantuak sarean ere topatuko dituzue entzungai. Gaurtik Spotify platataforma digitalean dago ’77′ (Gaztelupeko Hotsak, 2013) diskoa, kantuz kantu edo osorik entzuteko moduan. Dena den, Spotifyn bitartez diskoko beste pasarte esanguratsu batzuk galduko dituzue: Garbiñe Ubeda eta Koldo Izagirreren idatziak, kantuen azalpenak, Joseba Ponceren diseinu-lana… Diskoa fisikoki eskuratu nahi baduzu, hotsak.com orrialdean edo web orri honetako dendan aurkituko duzue salgai. 12 euro gehi posta gastuak (Hego Euskal Herrian eta Espainian, 2 euro; Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, gehixeago). Hauxe ESTEKA. 

Aurkezpen bira Lekunberrin hasi da: datorrena Bilbon

2013/09/26 -an idatzia

BE 77 FLYER-Urria

Gehiegi hitz egin dugu honezgero ’77′ diskoaz. Orain, hedabideetatik agertokietara igarotzeko garaia da. Igande honetan, Lekunberriko Kantinan arituko gara zuzenean, 20:00etatik aurrera. Disko berriarekin eskainiko dugun lehen saioa izango da horixe. Ederki pasako dugu! Ondoren etorriko dira gehiago. Irudian klik eginez biraren lehen zatia ikusiko duzue, oso-osorik. Informazio gehiago, nola heldu eta beste, web orri honetako Emanaldiak atalean.