BIDE ERTZEAN

Archive for Urria, 2013

“Mirari”, Mikel Tabernaren kontakizuna

2013/10/30 -an idatzia

Ongi oroitzen naiz Mirarik alde egin zuen egunaz.

Franco hilda zegoen ordukoz, eta Adolfo Suárez izan behar zuen Espainiako Gobernuko buru, 76an nik uste, baina hilabetea zehatz ez dut gogoan. Badakit bolada hartan predikatzen ematen genuela denbora gehiena, unibertsitatean, Belatetik harateko ikaskide nafarren artean, haiek ere euskal zainak zituztela, baietz eta baietz. Hurbilena zutenari erreparatzeko erraten genien. Toponimia, erdaraz erabiltzen zituzten euskarazko hitzak, deiturak. Burlatako Labarirekin ez genuen sobera nekatu behar izan; ameskoarrarekin kontu politak atera ziren: Urederra, Urbasa, sagarmiñes, eta bere López Ruiz soil haiek idazkari zekenen baten apetaren ondorioa bertzerik ez zirela deskubritzea(!),gaur egun Arteaga Larramendi da; Martzillako adiskidea, berriz, Espartza hura, ez dut uste konbentzitu genuen, hark gu bai: etxeko esparrago kategoriakoak ekarri zizkigun merienda-afari koxkor bat egiteko, nola ez eman arrazoia hari.

(gehiago…)

Ostegun honetan, urriak 31, Azkoitiko Matadeixen

2013/10/28 -an idatzia

BE 77 FLYER-Urria

Urri zoragarria aurtengoa. Duela urtebete, nekez pentsa genezakeen horrelako disko aurkezpen ederra egiteko aukera izango genuenik. Hau posible egin duten guztiei, beraz, ehun mila esker. Aurkezpen-emanaldi denekin, Unai Iturriaga bertsolariari kartel bat egitea eskatu genion. Eta urriko azken geldialdia aste honetan izango dela profitatuz, kartela berriro begibistan ipintzea deliberatu dugu. Ostegunean beraz, gustu baduzue, Azkoitiko Matadeixen ikusiko dugu elkar. Jai bezpera izango da gainera…

 

Donostian eta Bartzelonan

2013/10/22 -an idatzia

KartelaDonostia

Maite ditugun bi toki bisitatuko ditugu asteon: Donostiako Gazteszena eta Bartzelonako Born auzoa. Ostegun honetan, Egiako Kultur Etxe ederrean aurkeztuko dugu “77″ diskoa. Belarmiñak taldearekin batera arituko gara 20:30etik aurrera, DonostiKlubak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatu duten kontzertuan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Donostiako Victoria Eugenia antzokiko saltokian, Kutxabank-ek dituen salmente-moduen bidez eta honoko HELBIDEAN.

Eta ostiralean, EH Sona Festibalean arituko gara, Passeing del Born izeneko pasealekuan, Euskal Etxea dagoen tokitik oso gertu. Bartzelonako kontzertua kalean izango da, beraz, eta 20:00etan hasiko da.

Bide Ertzean – Harriak Hegan from Angel Aldarondo // Kosmikar on Vimeo.

Egilea: Angel Aldarondo
Irudiak: Joni Ubeda