BIDE ERTZEAN

Archive for Azaroa, 2013

Lehen emanaldi sorta amaituta, bidean aurrera goaz

2013/11/22 -an idatzia

77 diskoa aurkezteko lehen emanaldi sorta primeran joan da, eta abendutik aurrera emanaldi gehiagorekin jarraituko dugu. Adi egutegiari. Bien bitartean bideoak bigarren ikustaldia merezi du. Egilea Angel Aldarondo da (@tipitto).

Rock and rolling Ezkabapean

2013/11/08 -an idatzia

txupate1

Azaroaren 14an, ostegunarekin, Balerdi Balderdi taldearen aurretik emanaldia eskainiko dugu Barañaingo auditorioan iluntzeko 20:00tan hasita. Ezkabapean “77” diskoaren doinu berriak aurkezteko parada izanen dugu. Zinez gogotsu goaz hara!

Sarri esan izan dugu, Leioan EHUko lehen mailan ginenean erre arte entzun genituela Balerdi Balerdiren kantuak. Iñigo, Aritz eta guretzat talde kuttuna zen, nahiz eta estilo haren arrastorik ez izan Deabruak Teilatuetan taldearen kantuetan. Toño Muro eta Balerdi Balerdi taldearen zaletu amorratuak gara. Ohorea da guretzat haien emanaldiaren aurretik kantuan aritzea.

Emanaldiaren amaieran, gainera, sorpresa itzela izanen da. Hobe hara agertu eta aurrez aurre ikustea.

Aurresalmenta | Aretora iristeko