BIDE ERTZEAN

Archive for Abendua, 2013

2014 on!

2013/12/31 -an idatzia

LAGUN, EZAGUN, EZEZAGUN, MAITALE, MUSIKAZALE,… URTE BERRI ON DENOI!
Egunen batean
Ametsak bezalaxe
Gure eskuak ere
Izango dira libre

be7701

Nikolas Mendizabal ‘Zaharra’, Malores Etxeberriaren oroitzapenak

2013/12/11 -an idatzia

19 urte nituen Nikolas Mendizabal “Zaharra” hil zutenean. 1977ko martxoaren 8an hil zituzten bera eta Sebastian Goikoetxea Ibarrako gaztea Itsason, Goierriko Itsason, haren jaioterri zen Zaldibiatik gertu. Ordurako, urte pare bat zeraman Nikolasek ezkutuan.

Donostian ari nintzen ikasten garai horretan, eta bertan ematen nuen astea.

Ez dut gogoan nola eta noiz izan nuen hilketaren berri. Zaldibian garai hartan 30en bat etxetan baino ez zen telefonorik. Gurean ez zen. Telebistan ikusiko nuen, beharbada, edota etxekoek osaba-izeben tabernako telefonotik deituko zidaten…

(gehiago…)

Tolosaldetik Baionarat

2013/12/10 -an idatzia

BaionaElkar

“Don Inorrez” diskoarekin izan ginen lehen aldiz Baionako Elkarren, showcase bat eskaintzen. Harrera ederra egin ziguten Elkarreko lagunek. Eta baita gu ikustera joan zirenek ere. Ikusleen artean, Itxaro Borda idazlea zegoen. Saioaren amaieran, gu agurtzera hurbildu zen. 2010eko udazkenean izan zen hori. Hiru urteren buruan, berriz ere itzuliko gara: abenduaren 19an osteguna, Elkarrek Baiona Ttipian duen dendan arituko gara. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera showcase bat (saio akustiko bat) eskainiko dugu.

(gehiago…)