BIDE ERTZEAN

Archive for Urtarrila, 2014

Astran, Estankona eta lagun gehiagorekin

2014/01/28 -an idatzia

Astra0

Estankonaren bakarkako lehen diskoak buelta asko eman ditu gure furgonetan. Baita bigarren lanak ere. Arean taldean aritu zen garaian izan genuen Borja Estankonaren berri. Baina, batez ere, bakarka plazaratu dituen lanetara errendituta gaude. Bagenuen, hortaz, Estankonarekin jotzeko eta egoteko gogoa. Eta zentzu horretan, ederra izan zen urtarrilaren 25eko kontzertua. Gernikako Astran elkarrekin eskaini genuena.

(gehiago…)

Oroimenaren mapa osatuz

2014/01/20 -an idatzia

Zaldibia

Zarra, Sebas, Ondarru.  Oso presente daude 77 diskoan batu ditugun kontakizunetan. Euren jaioterriak bezalaxe: Zaldibia, Ibarra, Ondarroa.  Aurreko ostiralean, hain juxtu, Zaldibian izan ginen diskoa aurkezten. Eta Ondarroako Marabilli Festibalean izan genuen antzeko sentipena izan genuen Zaldibiako Herri Antzokian ere. Bazuela bestelako karga kontzertuak. Eta halaxe joan zen emanaldia ere, hainbat aipamenez jantzia (argazkia, Taña Mateos). Estrainekoz, modu akustikoan hasi genuen kontzertua eta abesti elektrikoekin itxi genuen saioa.

(gehiago…)

Zaldibian eta Irunen aurkituko gaituzue asteburu honetan

2014/01/16 -an idatzia

zarauzkoa

2014 urtea bikain hasi dugu. Aurreko igandean Zarauzko (argazkian) zein Urnietako saioekin gozatu ederra hartu ondoren, bagoaz ’77′ diskoaren aitzakian bidea egiten. Asteburu honetan, Zaldibian eta Irunen joko dugu, hurrenez hurren. Eta begibistan ere baditugu emanaldi gehiago hitzartuak: Gernikan, Txantrean, Elgetan, Oreretan… Baina asteburu honetan eskainiko ditugu saioen xehetasunak dituzue post honetan batu ditugunak.

(gehiago…)