BIDE ERTZEAN

Archive for Martxoa, 2014

Altsasu Memoria ekimenaren aurkezpenean izan ginen aurreko ostiralean

2014/03/31 -an idatzia

“Altsasu Memoria taldeak herriko lehen aipamena egiten duen agiritik 1950 urtera arteko historia aurkeztu zuen aurreko ostiralean Iortia kultur gunean. Bideo, elkarrizketa, antzerki eta musikaren bitartez ikuskizun hunkigarria eskaini zuten jendez gainezka zegoen Iortia kultur guneko areto handian. Kontatu gabeko historiaren aurkezpen hunkigarria”.
Iturria: Guaixe Sakanako Astekaria.

Larunbat honetan, Zorrozako Gaztetxean

2014/03/26 -an idatzia

Zapatuan MobiDyck kantariarekin batera zuzenean arituko gara. Gaztetxera iristeko argibideak emanaldiak atalean.

bilbo

Ostegun honetan, Jimmy Jazz aretoan

2014/03/18 -an idatzia

Ostegun honetan, Gasteizen arituko gara, Jimmy Jazz aretoan. Egia esateko, oroitzapen ederrak ekartzen dizkigu areto honek. Leidor Sessions (2009) zuzeneko diskoa aurkezteko kontzertu batzuk eskaini genituen, eta horietako bat Jimmy Jazzen eman genuen. Handik gutxira, Katamalo taldearekin batera igo ginen oholtza gainera. Agurreko biran, Katamalo taldekoek kantu batean eurekin abestera gonbidatu gintuzten eta Jimmy Jazz lepo zegoen! “77″ diskoak eramango gaitu berriro hain gustuko dugun aretora.

(gehiago…)