BIDE ERTZEAN

Archive for Martxoa, 2014

“Ezin ahaztu” eguna Balmasedan

2014/03/14 -an idatzia

Nondira

Izenburu hori ipini diote Balmasedan antolatu duten egunpasari. Igande honetan izango da, martxoak 16. Izenburuarekin bat egin asmoz edo, egun horretarako propio prestatu dugun errepertorioa eskainiko dugu. “Non dira” diskoko kantu batzuk berreskuratuko ditugu beraz, eta noski, “77″ diskoko kantuak ere joko ditugu. Ez ditugulako ahaztu ez 36ko gerran erail zituztenak, ezta 70eko errepresioaren ondorioz zendu zirenak.

(gehiago…)

Ondarroa-Zaldibia-Ibarra

2014/03/10 -an idatzia

BE01

 

Sebasen itzala agerikoa da gure disko berrian. Dagoeneko ohartuko zineten. Ba pasa den larunbatean izan zen Sebas eta Zaharra hil zituzteneko urteurrena. 37 urte dira jada. Baina Ibarrako herriak ez du ahaztu. Ez du ahaztu nahi. Guk ere ez. Hilerrian lehenik, Araneko iturrian ondoren, ekitaldi ederra prestatu zuten beste behin ere. Eta biharamumean, Ibarrako gaztetxean aurkeztu genuen “77” diskoa.

(gehiago…)

“Sebas zurginaren ezpalak”, Koldo Izagirre

2014/03/06 -an idatzia

SEBAS ZURGINAREN EZPALAK

1976/06/12

Berrobi, 17:39

…marrusketa, arrabota, daratulua, barleta, kakoa, juntera, lanbidearen eskutresnak paretan, zintzilik batzuk, mahaian besteak, eta erdian, aretoaren jabe, jaun bai behintzat, azkenbako zerra elektrikoa, alemana, bigarren eskukoa baina urteetarako bizia daukana, ilobak bertan lantxoak egiten hasteko adinakoa nahi luke, hamarren bat urte oraindik, amets xume hori egiten du Sebas zurginak, ilobak lanbidea ikasten hantxe berarekin, ez baitu berak haurrik izanen, nork daki, ez, ez dituela edukiko uste du, ederregia izanen litzateke, baina ilobak koxkortzen ikusteko lain bizi ahal izanen dela bai, arrebarenak ditu eta bereak direla esanen luke neurri batean edo zati batean, haragi puska bereko, bertara ere ekartzen ditu tarteka, ezpalak biltzen aspertuta elkarri txirbila botatzen zalapartaka hasten direnean “Kontuz ibili erremintekin!” oihukatzen du, orduan badakite etortzeko esan nahi izan diela, hurbiltzeko oholetara, usain hartzeko, eta ukabila itsututa jo egiten du oholetan soinu desberdina atereaz,

(gehiago…)