BIDE ERTZEAN

Archive for Apirila, 2014

Markina-Xemeingo kontzertua, bertan behera

2014/04/30 -an idatzia

GernikaAstra1

Gaur Markina-Xemeinen aritzekoak ginen, Uhagon Kulturgunea areto zoragarrian. Baina bertan behera utzi behar izan dugu gaurko kontzertua. Barka eragozpenak eta eskerrik asko Uhagoneko lagunei, hain ulerkor izateagatik. Saiatuko gara udazken partean edo egiten. Bien bitartean, besarkada bana lagunok!

Hurrengo geltokiak: Baiona, Andoain, Markina-Xemein

2014/04/02 -an idatzia

donostia2

Duela sei hilabete aurkeztu genuen “77″ diskoa. Eta geroztik, 24 kontzertu eta hainbat showcase edo akustiko eskaini ditugu. Nork esango zigun iazko irailean, diskoa labetik iritsi berri, hain denbora epe laburrean hain ibilbide luzea egingo genuenik “77″ diskoarekin. Baina hau ez da balorazioak egiteko tenorea, lagunok. Hitzordu gehiago ditugulako begibistan. Hauexek, apirilean. Baina maiatzean ere ibiliko gara batetik bestera. Adi, beraz.