BIDE ERTZEAN

Archive for Maiatza, 2014

Literaturian izango gara

2014/05/29 -an idatzia

ezzaitutlarrabetzu

Literaturian arituko gara beste behin ere. Beste behin ere, bai. Iaz ere, Literaturian izan baikinen. Baina iazkoan, bestelakoa izan zen gure eskaintza. Egun haietan, pozarren genbiltzan Jon Benitorekin batera, “Ez zaitut abandonatuko” sentikaria han eta hemen eskaintzen. Eta hori bera eman genuen Larrabetzuko gaztetxean. Anari izan genuen bidelagun. Gogoangarria izan zen saioa, eta saioaren ondorena.

Aurten, Zarautzen ospatuko da Literaturia. Eta gu ageri gara egitarauan. Baina honakoan, “77″ (Gaztelupeko Hotsak, 2013) diskoa izan da Literaturiara eraman gaituena.

(gehiago…)

Hunkigarria

2014/05/06 -an idatzia

Artze

Larunbatekoa definitzeko hitz bat aukeratu beharko balitz, hitz horrexek laburbilduko luke ondoen: hunkigarria. “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna iragarria zegoen Sutegin baina, funtsean, Joxan Artze omentzeko saioa izan zen. Euskal kulturaren erreferentzia handia, azken hamarkadetako kultur mugimendua ulertzeko izen propio horietako bat. Jexux Artze Kultur Elkarteak, beraz, Joxan omentzeko baliatu zuen larunbateko ekitaldia. Eta bertaratu ziren ikusleak, luzaroan gogoan izango duten omenaldiaren lekuko izan ziren.

(gehiago…)

“Nola belztu behar zuria”, maiatzaren 3an Usurbilen

2014/05/01 -an idatzia

Artze

Joxan Artzek “Heriotzaren ataria dugu bizitza” eta “Bizitzaren atea dukegu heriotza” izeneko poesia liburuak kaleratu ditu Elkar argitaletxearen eskutik. Bertako poemak oinarri hartuta poesia eta musika emanaldia sortu dugu Bide Ertzean taldekook eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek: zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko ditugu.

(gehiago…)