BIDE ERTZEAN

Archive for Azaroa, 2015

DVD batean jaso dugu “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna

2015/11/24 -an idatzia

“Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia jaso dugu DVD honetan”. Hala dio Elkar argitaletxearen prentsa-oharrak. “Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar argitaletxea) poesia-liburuetako poemak oinarri hartuta, sortu zuten iaz ‘Nola belztu behar zuria’ emanaldia Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko deklamatzaileek”. DVDaren aurkezpena irailaren 15ean egin zen. Geroztik emanaldi batzuk eskaini ditugu eta baditugu gehiago begibistan: 2016ko urtarrilean Lekunberrin (urtarrilak 10), Villabona-Amasan (urtarrilak 15) eta Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean (urtarrilak 29) arituko gara. Xehetasun gehiago Emanaldiak atalean.

Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak elkarrekin ondutako ikuskizuna da hauxe. Eta DVDa argitara emateko garaian, Jexux Artze Kultur Elkartea, Usurbilgo Udala eta Elkar argitaletxearen partehartzea ezinbestekoa izan da.

EMANALDIAK
Datozen asteetan saio bakan batzuk eskainiko ditugu. Agenda atalean ikusgai dituzue xehetasunak.