BIDE ERTZEAN

Archive for Urria, 2016

Disko liburuaren aurkezpena hilaren 9an

2016/10/28 -an idatzia

Urratsak ematen darraigu, datorren astean aurkeztuko da “Zutaz kantatzeko” disko liburua. Zehazki, azaroaren 9an eguerdiko 12:00tan hasita. Hedabideen aurreko agerraldia izango da eta bertan, nola ez, Jon Eskisabel liburuaren egilea izango da Gaztelupeko Hotsak zigiluko eta Bide Ertzean taldeko kideekin batera.

txap2

Aurkezpena:
Azaroak 9, asteazkena
12:00. Garoa, Donostia.
Zabaleta, 34-Gros

“Joan zinetenetik” aurrerapen kantua

2016/10/24 -an idatzia

Badok Atariak aurrerapen kanta zabaldu du: “Zutaz kantatzeko disko-liburua argitaratuko du Bide Ertzean taldeak azaroan. Aurrerapen kantua estreinatzen dugu gaur, Joan zinetenetik, Jon Benitoren poema batekin egindakoa”.

Debuta duela 18 urte

2016/10/15 -an idatzia

Debuta, Bide Ertzean

1998-10-15. Bide Ertzean-en lehen kontzertua Gasteizko Florida kultur etxean izan zen. Bi hilabete lehenago lehen diskoa grabatu genuen boskotea igo ginen taula gainera: Joni Ubeda, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi, Labrit Zabala eta Fran Iturbe.
Udazken honetan argitaratuko den “ZutazKantatzeko” CD liburuan argazki hau eta gehiago aurki daitezke, berrehun orrialdetik gorako kontakizunean. Jon Eskisabelen eta Bide Ertzean taldearen eskutik, Gaztelupeko Hotsak-en zigilupean.

Debuta, Bide Ertzean