BIDE ERTZEAN

Paperezko kontzertua, iruditan

2014/02/11 -an idatzia

Urtarrilaren 12an Zarautzen izan ginen, Garoa liburu dendan. Ordukoaren berri eman genuen beste post batean (Igande gogoangarri baten kronika). Paperezko Kontzertuak zikloaren baitan, hainbat kantu eskaini genituen modu akustikoan, eta soinu ekiporik gabe. Alegia, etxeko salan egongo bagina bezala. Dagoeneko ikusgai dago zuzeu.com web orrian. Azpian duzue ZuZeun egin duten kronikatxoa.

“Bide Ertzeanen Paperezko Kontzertuak itxi zuen ekimen honen lehen hiru hilekoa. Eta orain arteko paperezkoena izan zen, hiru liburu gomendatuz eta Koldo Izagirreren poema bat estrainekoz musikatuz (bideoaren amaieran), bertaratutako musikazale pribilegiatuentzat. Sinpletasuna eta doinu goxoak ardatz, hasieratik bukaerara harrapatu gintuen hirukoteak. Hemen duzue saioa osorik.

Liburuak

Bide Ertzean taldeak Koldo Izagirreren ‘Egarri egunak portualdean’ (Susa, 2011) liburuari eskaini zion kontzertua. Baina, horrez gain, Jean Echenozen ’14′ (Anagrama) liburua ere gomendatu eta Koldo Izagirre beraren ‘Parisen bizi naiz’ (Susa, 2013) olerki liburuko poema batekin abesti bat egin zuten.

Jo zituzten abestiak:

1-Zenbat aldiz

2-Egunen batean

3-Sustraiak zainen ordez

4-Gerra baino lehen

5-Leihoko bultzitik (abesti berria)”

Iturria: zuzeu.com

 

Tags: , , , , ,