BIDE ERTZEAN

Aurrez aurre ikusleak, itsasoa atzean

2014/07/15 -an idatzia

Joseba Barrenetxea argazkilari bikaina da, eta hara!, bere FB horman bideo bat eskegi zuen. Aurreko domekan Ean eskaini genuen emanaldiko bideo pasarteak dira. Eskerrik asko Joseba, eta eskerrik asko kantari anonimoari. 2:14 hor nonbait “Zatoz” kantuan koroa entzuten da. Eta hura ez da Joniren ahotsa!

Bide batez, esker mila Eako moilan kontzertua antolatu zutenei, eta Natxituko elkartean bazkaria prestatu zutenei. Ondo gogoan izango dugu Eako poesia egunak zikloaren baitan aurreko igandean eskaini genuen kontzertua.

Tags: , , , , ,