BIDE ERTZEAN

Azken saioa, Abenduaren 29an Iruñean

2016/12/21 -an idatzia

kart

“Zutaz Kantatzeko” disko liburua aurkezteko biratxoari amaiera emango diogu abenduaren 29an Iruñean. Durangoko, Bilboko eta Donostiako emanaldien ondoren, azken kontzertua Civivox Iturrama aretoan (Iruñea) eskainiko dugu, abenduaren 29an osteguna, iluntzeko 19:30ean hasita. Sarrera: Doan, gonbidapenarekin. Egunean bertan eskuratu ahal izango dira, emanaldia hasi baino ordubete lehenago. Pertsona bakoitzak gehienez ere 2 sarrera eskuratu ahal izango ditu.

Iruñeko Civivox Iturrama, zuzenean:
Imanol Ubeda: Kantaria, gitarra.
Joni Ubeda: Baxua, ahotsak.
Joserra Senperena: Hammond B3, teklatuak.
Karlos Aranzegi: Bateria.