BIDE ERTZEAN

Bartzelonatik Sartagudara, asteburu honetako ibilbide orria

2015/04/08 -an idatzia


 

77 biraren amaieran iragarri genuen bezala, lanean jarraituko dugu eta batez ere itzaleko beharretan: egitasmo berriei hauspoa ematen. Horretaz gain, Metrokoadroka Sormen Laborategikoekin batera “Nola belztu behar zuria” ikuskizun kolektiboan ari gara partehartzen,  eta ostiral honetan Bartzelonan arituko gara, Euskal Etxearen ekitaldi aretoan. Saio honekin hasiko da Literaldia izeneko zikloa. Eta larunbatean, Sartagudan (Nafarroa) joko dugu, Errepublikaren Astean.

Alargunen Herria elkarteak antolatzen du Errepublikaren Astea. Urte osoan zehar Memoriaren Parkea zaintzeaz arduratzen dira, eta apirilaren 14aren bueltan, kultur aste modukoa antolatu ohi dute.

Iaz deitu ziguten baina azken momentuan kale egin genuen. Larunbat honetan izango gara Sartagudako Kultur Etxean, eta nagusiki Non dira (2006) diskoan oinarrituriko errepertorioa eskainiko dugu. 20:00etan hasiko da emanaldia eta doan da.

Sartaguda