BIDE ERTZEAN

“Nola belztu behar zuria”, Bilbon

2015/10/07 -an idatzia

bide_8-400x315

2014ko maiatzean eskaini genuen lehen aldiz “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna. Usurbilgo Sutegin izan zen, Jexux Artze Kultur Elkartearen enkarguz. Urtebete beranduago itzuli ginen eta bideoz errejistratuko genuen saioa, DVDn argitara emateko ondoren Elkar argitaletxearekin batera.

Metrokoadroka Kolektiboarekin batera osatu dugu “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna eta Joxan Artzeren azken poesia liburuak ditugu kantugai.

Emanaldia Bilboko Euskararen Etxean izango da. Azaroaren 26an osteguna, 20:00etan. Sarrera, doan.