BIDE ERTZEAN

“Nola belztu behar zuria”, Donostia-Ernest Lluch KE

2015/12/18 -an idatzia

ErnestLluchKE

2014ko maiatzean eskaini genuen lehen aldiz “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna. Usurbilgo Sutegin izan zen, Jexux Artze Kultur Elkartearen enkarguz. Urtebete beranduago itzuli ginen eta bideoz errejistratuko genuen saioa, DVDn argitara emateko ondoren Elkar argitaletxearekin batera.

Metrokoadroka Kolektiboarekin batera osatu dugu “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna eta Joxan Artzeren azken poesia liburuak ditugu kantugai.

Urtarrilaren 29an ostirala, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, 20:00etan.