BIDE ERTZEAN

“Nola belztu behar zuria”, Ondarroa

2014/09/19 -an idatzia

Artze

“Nola belztu behar zuria” ikuskizuna Usurbilen eskaini genuen lehen aldiz. Ondoren Donostiako Victoria Eugenia Club-an izan ginen, Donostiako Poesia Orduak egitarauaren baitan. Hirugarren saioa Ondarroan emango dugu, Kofradia Zaharrean.

Ikuskizun honetan, Joxean Artzeren poema liburu berriak hartu ditugu abiapuntu, Jexux Artze Kultur Elkartearen enkarguz. Asier Sarasola eta Oier Guillan ditugu bidaide ordubetez luzatzen den saio honetan.

“Nola belztu behar zuria”, Ondarroan
Deklamatzaileak: Oier Guillan, Asier Sarasola.
Musika: Bide Ertzean.
Urriak 31 ostirala, 22:30ean Kofradia Zaharrean.