BIDE ERTZEAN

“Nola belztu behar zuria”, Orereta/Errenteria

2015/12/21 -an idatzia

Mikelazulo

2014ko maiatzean eskaini genuen lehen aldiz “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna. Usurbilgo Sutegin izan zen, Jexux Artze Kultur Elkartearen enkarguz. Urtebete beranduago itzuli ginen eta bideoz errejistratuko genuen saioa, DVDn argitara emateko ondoren Elkar argitaletxearekin batera.

Metrokoadroka Kolektiboarekin batera osatu dugu “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna eta Joxan Artzeren azken poesia liburuak ditugu kantugai.

Emanaldia Errenteria/Oreretako Mikelazulo elkartean. Otsailaren 13an larunbata, 19:30ean. Sarrera: doan.