BIDE ERTZEAN

“Nola belztu behar zuria”, Usurbil

2015/03/30 -an idatzia

sutegi

2014ko maiatzean eskaini genuen lehen aldiz “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna. Usurbilgo Sutegin izan zen, Jexux Artze Kultur Elkartearen enkarguz. Urtebete beranduago itzuliko gara eta bideoz errejistratuko dugu saioa, DVDn argitara emateko ondoren.

Metrokoadroka Kolektiboarekin batera osatu dugu “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna eta Joxan Artzeren azken poesia liburuak ditugu kantugai.