BIDE ERTZEAN

“Nola belztu behar zuria”, Donostia

2014/07/21 -an idatzia

beve

“Nola belztu behar zuria” ikuskizuna eskaini genuen lehen aldiz Usurbilen. Donostiako Victoria Eugenia Club-an arituko gara irailaren 9an asteartea, Donostiako Poesia Orduak egitarauaren baitan.

Ikuskizun honetan, Joxean Artzeren poema liburu berriak hartu ditugu abiapuntu, Jexux Artze Kultur Elkartearen enkarguz. Asier Sarasola eta Oier Guillan ditugu bidaide ordubetez luzatzen den saio honetan.

“Nola belztu behar zuria”
Deklamatzaileak: Oier Guillan, Asier Sarasola.
Musika: Bide Ertzean.
Irailak 9 asteartea, 20:00etan. Sarrera doan. Aldez aurretik gonbidapena lortu behar da Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan.