BIDE ERTZEAN

Ez dakigu noiz arte bat

2017/01/02 -an idatzia

2016a amaitzearekin batera eten egin da Bide Ertzean taldearen martxa. Udazken hasieran “Zutaz Kantatzeko” disko liburua aurkeztu genuen Jon Eskisabel kazetariarekin batera, eta abenduan lau emanaldi egin ditugu Plateruenan Durangoko Azokan, Bilboko Kafe Antzokiaren XXI. urteurrenean, Donostiako Antzoki Zaharrean eta Iruñeko Civivox Iturrama aretoan. Aretoetako antzolatzaileei esker mila, gero arte edo agurra nahi genuen moduan egiten lagundu diguzuelako.

Eskertuta gaude, hunkituta ere bai, emanaldiz emanaldi zaletu gehiago hurbildu delako eta txalo gogoz egin dutelako. Azken emanaldietako amaierako txalo zaparradak ez ditugu berehalakoan ahaztuko. Eskerrik asko!

Ezin aipatu gabe utzi azken emanaldietan handik hona laguntzaile izan ditugun Peio eta Flaut Aieka soinu ekipoko lagunak, Kaki Arkarazo soinu hartzailea, Jorge Urcelay argi teknikaria eta Angel Perez Hammond B3 organoaren arduraduna. Ezin ahaztu ere emanaldi guztietan hurbil izan ditugun Gaztelupeko Hotsak zigiluko Ubane eta Xarra. Guk jasotako txaloak denontzat dira.

Azken afaria egin genuen Iruñeko Zaldikon eta besarkada estua bidali nahiko genioke Patxi Larrioni eta afarira hurbildu ziren gainerako lagunei ere.

Denbora tarte batean trasteak entsealekuan geratuko dira. Beti arte, ez dakigu noiz arte bat.

Bide Ertzean, 2017ko urtarrilaren 2an