BIDE ERTZEAN

Igande honetan berriro taula gainera

2014/01/08 -an idatzia

Urteko lehen hitzordua bikoitza izango da. Urtarrilaren 12an igandea goizeko 11:30ean, Zarauzko Garoa dendan “Paperezko kontzertua” eskainiko dugu. Emanaldia hiru saioko ziklo baten baitan aurkeztu zuten eta dagoeneko sarrerak agortu dira. Azpiko bideoan duzue Garoa dendako zikloa iragartzeko grabatu genuen abestia.

Goiz partean Zarautzen aritu ondoren, arratsaldeko 19:00etan, Urnietako Saroben arituko gara. @berria lagunentzako emanaldirako 100 sarrera dauzkagu. Erreserbak: 943-30 43 45. Urnietarrek ere aldez aurretik eskura ditzakete gonbidapenak Lekaio Kultur Etxean eta Saroben. Gainontzekook, egunean bertan, 18:30etatik aurrera, Sarobeko leihatilan eskuragarri.

Askok jakingo dutenez, Urnietako Sarobe Kulturgunean grabatu genuen “77″ disko berriena. Urnietako Udalaren eta Sarobe Kulturgunearen laguntza handia izan zen eta orain, esker onez, urnietarrentzat eta hurbildu nahi dutenentzat arituko gara Saroben. Kantuak joko ditugu, baita grabazioari buruzko xehetasunak bideoen bidez eskaini ere.

Bietan 77 diskoaz jardungo dugu.

Tags: , , , , , , ,