BIDE ERTZEAN

‘Nola belztu behar zuria’ ikuskizunaren kritika, Badok atarian

2016/02/16 -an idatzia

12705163_10207267172894329_6021114064911700787_n

Badok atarian, ‘Nola belztu behar zuria’ eta ‘Ikilimikiliklik’-en inguruko kritika eman dute argitara. Juan Gorostidiren sinadura darama kritikak: “solemnitatez jositako lana da Artzerena, transzendentala esaten duen oro, baita intimitateko sentimenduez ari denean ere, tenplu batean irakurtzeko modukoa. Eta tabernara atera dute ia Guillanek, Sarasolak eta Ubedatarrek –ez, egia esanda, antzoki isil eta arretatsu bat ez da taberna; esateko modu bat da–. Irabazi ala galdu egin dugu operazio horretan? Eta jatorrizko obrari berari, zer gertatu zaio? Ez al da haren eduki trinkoena ahulduta geratu, haren “benetako” mezua desitxuratua? Liburuak ez baitu tarte handirik uzten bere planteamendu eta gauzatzean”. Osorik irakurtzeko, klik egin esteka HONETAN.

Argazkia: Ibai Arrieta.