BIDE ERTZEAN

“Nola belztu behar zuria”, maiatzaren 3an Usurbilen

2014/05/01 -an idatzia

Artze

Joxan Artzek “Heriotzaren ataria dugu bizitza” eta “Bizitzaren atea dukegu heriotza” izeneko poesia liburuak kaleratu ditu Elkar argitaletxearen eskutik. Bertako poemak oinarri hartuta poesia eta musika emanaldia sortu dugu Bide Ertzean taldekook eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek: zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko ditugu.

Liburuek jorratzen dituzten gaietan erreparatu dugu: maitasuna, bizitza-heriotza, ama-aita, itsu-mutu-gorkeria, olerkaria zuria belzteko tenorean… Artzeren idazkerak dituen ardatzak hartu ditugu aintzat horretarako: musikaltasuna, erritmoa, irudi kateatuak, hitz jokoak, sakontasun lirikoa.

“Nola belztu behar zuria”, funtsean, Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia da.

Maiatzak 3 larunbata, gaueko 22:00etan Usurbilgo Sutegi auditorioan. Sarrera: 10 euro. Aurretik, 8 euro Usurbilgo Lizardi dendan. Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.

 

Kartela: Idoia Beratarbide.