BIDE ERTZEAN

Ostegun honetan, Jimmy Jazz aretoan

2014/03/18 -an idatzia

Ostegun honetan, Gasteizen arituko gara, Jimmy Jazz aretoan. Egia esateko, oroitzapen ederrak ekartzen dizkigu areto honek. Leidor Sessions (2009) zuzeneko diskoa aurkezteko kontzertu batzuk eskaini genituen, eta horietako bat Jimmy Jazzen eman genuen. Handik gutxira, Katamalo taldearekin batera igo ginen oholtza gainera. Agurreko biran, Katamalo taldekoek kantu batean eurekin abestera gonbidatu gintuzten eta Jimmy Jazz lepo zegoen! “77″ diskoak eramango gaitu berriro hain gustuko dugun aretora.

Egunotan, hedabide ezberdinetan ari gara elkarrizketak eskaintzen. Hirinet euskaldunon atarian topatuko duzue Imanoli egindako elkarrizketa mamitsua.

Martxoak 20 osteguna

Ateak ireki: 21:00h. Kontzertu hasiera: 21:30h.

Tickets: 8 euro. Aldez aurretik: Gora Taberna, Hor dago!, VSD, kulturalive.com

Web orria: http://jimmyjazzgasteiz.com/eu/2014/01/bide-ertzean/

Tags: , , , ,