BIDE ERTZEAN

Debuta duela 18 urte

2016/10/15 -an idatzia

Debuta, Bide Ertzean

1998-10-15. Bide Ertzean-en lehen kontzertua Gasteizko Florida kultur etxean izan zen. Bi hilabete lehenago lehen diskoa grabatu genuen boskotea igo ginen taula gainera: Joni Ubeda, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi, Labrit Zabala eta Fran Iturbe.
Udazken honetan argitaratuko den “ZutazKantatzeko” CD liburuan argazki hau eta gehiago aurki daitezke, berrehun orrialdetik gorako kontakizunean. Jon Eskisabelen eta Bide Ertzean taldearen eskutik, Gaztelupeko Hotsak-en zigilupean.

Debuta, Bide Ertzean

“Zutaz kantatzeko” lan berria

2016/10/10 -an idatzia

Argazkia: Ibai Arrieta.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak gure lan berria iragarri du oraintxe: #ZutazKantatzeko, 18 urteko ibilbidearen erakusgarri. Lan honek bi osagai izango ditu: Jon Eskisabel kazetariak idatzitako liburua batetik, eta bitxikeriez osaturiko CD bilduma bestetik.
Argazkia: Ibai Arrieta.

Prentsa oharra:
Euskaraz |
Castellano

Angel Aldarondoren eskutik

2016/07/27 -an idatzia

Mashup: Bide Ertzean + SIA from Angel Aldarondo // Kosmikar on Vimeo.