BIDE ERTZEAN

Posts Tagged ‘77’

Aurrez aurre ikusleak, itsasoa atzean

2014/07/15 -an idatzia

Joseba Barrenetxea argazkilari bikaina da, eta hara!, bere FB horman bideo bat eskegi zuen. Aurreko domekan Ean eskaini genuen emanaldiko bideo pasarteak dira. Eskerrik asko Joseba, eta eskerrik asko kantari anonimoari. 2:14 hor nonbait “Zatoz” kantuan koroa entzuten da. Eta hura ez da Joniren ahotsa!

Bide batez, esker mila Eako moilan kontzertua antolatu zutenei, eta Natxituko elkartean bazkaria prestatu zutenei. Ondo gogoan izango dugu Eako poesia egunak zikloaren baitan aurreko igandean eskaini genuen kontzertua.

77 kamisetak salgai

2014/06/18 -an idatzia
neurriPRO2
Udaberri honetarako T Shirt-ak atera ditugu, beltzean eta mahuka motzean. Merke eta on, 12 euro bidalketa gastuak barne. Mutil eta neskentzat, neurri ezberdinekoak. Erosketa egin aurretik, erreparatu neurrietan.
Email bidez egin eskaera, helbidea eta kode postala zehaztuz:
bidertzean@gmail.com

Ostegun honetan, Jimmy Jazz aretoan

2014/03/18 -an idatzia

Ostegun honetan, Gasteizen arituko gara, Jimmy Jazz aretoan. Egia esateko, oroitzapen ederrak ekartzen dizkigu areto honek. Leidor Sessions (2009) zuzeneko diskoa aurkezteko kontzertu batzuk eskaini genituen, eta horietako bat Jimmy Jazzen eman genuen. Handik gutxira, Katamalo taldearekin batera igo ginen oholtza gainera. Agurreko biran, Katamalo taldekoek kantu batean eurekin abestera gonbidatu gintuzten eta Jimmy Jazz lepo zegoen! “77″ diskoak eramango gaitu berriro hain gustuko dugun aretora.

(gehiago…)