BIDE ERTZEAN

Posts Tagged ‘directo’

Disko liburua salgai, emanaldiak abenduan

2016/11/17 -an idatzia

Bide Ertzean


“ZUTAZ KANTATZEKO” disko-liburua erosteko aukerak honakoak dira:

  • Hotsak.com webgunean: Lotura.
  • Hainbat liburudendetan: Donostiako Garoa, Gasteizko Zuloa, Iruñeko Katakrak eta Karrikiri, Durangoko Hitz, Tolosako Meskal edota Andoaingo Ernaitzan.
  • Zuzeneko emanaldietan.

Bestalde, adi, zuzeneko emanaldiei, azkeneko emanaldiak izango baitira:

  • Abenduak 6, Plateruena. Durango.
  • Abenduak 15, Kafe Antzokia. Bilbo.
  • Abenduak 18, Antzoki Zaharra. Donostia.
  • Abenduak 29, Civivox Iturrama. Iruñea.

Info osoa emanaldiak atalean: Lotura.

 

Biraren azken emanaldia

2015/03/17 -an idatzia

77last

Urteko azken igandean, Donostiako Altxerri aretoan

2014/12/22 -an idatzia

Maiz izan gara Altxerri aretoan. Ondo gogoan ditugu Mikel Azpirozek edota Matt Hardingek eskaini izan dituzten emanaldiak, besteak beste. Maiz izan garen arren, Bide Ertzean talde gisa sekula ez dugu jo bertan. Eta horregatik, ohore handia da guretzat hau jakinaraztea: abenduaren 28an igandea, Donostiako Altxerri areto mitikoan izango gara. 20:00etan hasiko da kontzertua eta erabat akustikoa izango da.

77 diskoa (Gaztelupeko Hotsak) aurkezten ari gara hilabete hauetan, baina Altxerriko saioa ezberdina izango da. Disko berriko abesti batzuk jotzeaz gain, aurreko diskoetako kantu akustiko batzuk ere ekarriko ditugu gogora.

Bide Ertzean, Altxerri Bar&Jazz
Abenduak 28, igandea. 20:00. 5 euro.