BIDE ERTZEAN

Posts Tagged ‘directo’

Lezon eta Elizondon barrena, Artze kantugai harturik

2014/12/11 -an idatzia

Artze

Metrokoadroka kolektiboarekin batera landu genuen “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna. Joxan Artzeren poesia berriari heltzeko enkargua egin ziguten Usurbil aldean, eta bidelagun izan genituen Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileak. Udaberrian eskaini genuen lehen saioa, Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Donostiako Poesia Orduetan eta Ondarroako Literatur Amuak zikloan aritu ginen ondoren. Bi hitzordu berri iragartzeko moduan gaude. Abenduaren 20an larunbata Lezon izango gara eta abenduaren 21ean igandea Elizondon. Xehetasun gehiago, Emanaldiak atalean.

Ostiral honetan Igeldon zuzenean

2014/09/03 -an idatzia

Kutxa Kultur Festibalean arituko gara ostiral honetan, 19:15etan hasita. Gurekin batera, bertako eta nazioarteko talde ugari. Antzeko jaialdiekin alderatuta, sarrera ez da hain garestia. Eta eguraldia ona izanez gero, plana polita da.

igel

Oroimenaren mapa osatuz

2014/01/20 -an idatzia

Zaldibia

Zarra, Sebas, Ondarru.  Oso presente daude 77 diskoan batu ditugun kontakizunetan. Euren jaioterriak bezalaxe: Zaldibia, Ibarra, Ondarroa.  Aurreko ostiralean, hain juxtu, Zaldibian izan ginen diskoa aurkezten. Eta Ondarroako Marabilli Festibalean izan genuen antzeko sentipena izan genuen Zaldibiako Herri Antzokian ere. Bazuela bestelako karga kontzertuak. Eta halaxe joan zen emanaldia ere, hainbat aipamenez jantzia (argazkia, Taña Mateos). Estrainekoz, modu akustikoan hasi genuen kontzertua eta abesti elektrikoekin itxi genuen saioa.

(gehiago…)