BIDE ERTZEAN

Posts Tagged ‘jimmy jazz’

Ostegun honetan, Jimmy Jazz aretoan

2014/03/18 -an idatzia

Ostegun honetan, Gasteizen arituko gara, Jimmy Jazz aretoan. Egia esateko, oroitzapen ederrak ekartzen dizkigu areto honek. Leidor Sessions (2009) zuzeneko diskoa aurkezteko kontzertu batzuk eskaini genituen, eta horietako bat Jimmy Jazzen eman genuen. Handik gutxira, Katamalo taldearekin batera igo ginen oholtza gainera. Agurreko biran, Katamalo taldekoek kantu batean eurekin abestera gonbidatu gintuzten eta Jimmy Jazz lepo zegoen! “77″ diskoak eramango gaitu berriro hain gustuko dugun aretora.

(gehiago…)