BIDE ERTZEAN

Posts Tagged ‘jon eskisabel’

Debuta duela 18 urte

2016/10/15 -an idatzia

Debuta, Bide Ertzean

1998-10-15. Bide Ertzean-en lehen kontzertua Gasteizko Florida kultur etxean izan zen. Bi hilabete lehenago lehen diskoa grabatu genuen boskotea igo ginen taula gainera: Joni Ubeda, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi, Labrit Zabala eta Fran Iturbe.
Udazken honetan argitaratuko den “ZutazKantatzeko” CD liburuan argazki hau eta gehiago aurki daitezke, berrehun orrialdetik gorako kontakizunean. Jon Eskisabelen eta Bide Ertzean taldearen eskutik, Gaztelupeko Hotsak-en zigilupean.

Debuta, Bide Ertzean

77 diskoa Jon Eskisabelen eskutik

2013/09/13 -an idatzia

Bide Ertzean ’77′ Gaztelupeko Hotsak, 2013
Egilea: Jon Eskisabel
[más abajo, versión en castellano]

Sustraiak zainen ordez

1977. urtea. Punk mugimenduaren gorena, Elvis Presleyren heriotza, Argentinako Maiatzaren Plazako Amen lehen elkarretaratzea, Jimmy Carter AEBetako presidente, Baader Meinhoff talde armatuko hiru kideren suizidioa kartzelan… Gugandik gertuago, ikurrinaren legeztatzea, Deia eta Egin egunkarien sorrera, euskararen aldeko lehen Kilometroak, preso politikoen amnistia, Francoren osteko lehen hauteskundeak, gatazka armatuaren jarraipena…

Memoria historikoa pop musikarako aldarrikatzea ez da ohikoa, ez dago modan garai postmoderno hauetan, oso talde gutxik egiten dute. Bide Ertzean da horietako bat, Tolosako taldea eroso sentitzen da eremu horretan, badaki balizko arriskuei itzuri egiten (besteak beste, panfletario, manikeo edota zaharkituaren estereotipoari), eta beste behin erakutsi du trebezia hori. Non dira diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2006) egin zuten moduan -1936ko gerraren inguruko disko kontzeptuala da hura-, familiako gertaera latz batetik abiatu dira Imanol eta Joni Ubeda anaiak -1977an Goardia Zibilak kontrol batean hildako osaba baten oroitzapena- Espainiako diktaduraren osteko lehen urteak gogora ekartzeko. “Doinu bat egin bake hotz honi, gaurko grinei so egin, baina min hura oraindik arindu ezinik nabil”, abesten dute Sustraiak zainen ordez kantu ederrean.

2012ko martxoan Don Inorrez diskoa (GH, 2010) aurkezteko birari amaiera eman zion taldeak, Donostiako Kursaalen. Ia 15 urteko ibilbidean zortzi disko grabatu ostean, aldaketak egiteko eta abentura berriak bizitzeko beharra sentitu zuten jatorrizko hiru taldekideek -Ubeda anaiez gain, Karlos Aranzegi bateria jotzaileak osatzen du taldea-. Hartara, hurrengo diskoan jatorrizko hirukote formatura itzultzea erabaki zuten -1998an grabatutako lehen CD txikitik, (Bide Ertzean, GH), ez zuten horrelakorik egin-; alegia, azken hamarkadan lagun izan dituzten Fran Iturbe gitarristaren eta Joserra Senperena teklatu jotzailearen parte-hartzerik gabe grabatuko zuten, eta baita disko guztietan soinu teknikari, ekoizle eta aholkulari izan duten Kaki Arkarazorekin laguntzarik gabe ere. Haren ordez, Suso Saiz aukeratu zuten. Ibilbide luzeko konpositore, gitarrista eta ekoizlea da Saiz, abangoardiako eta new age estiloko lanak eta soinu bandak sortu ditu, eta pop musikaren arloan Los Piratas, Ivan Ferreiro, Javier Alvarez, Marlango eta beste askoren lanak grabatu ditu.

Kantuak entzun eta diskoaren kontzeptu tematikoa ezagutu ostean, grabazioa zuzenean egitea, hiru musikariek batera joz, eta ekoizpen lana grabazioarekin batera garatzea proposatu zuen Saizek. Halaber, bere ezaugarri akustikoengatik grabazioari nortasun propioa emango liokeen areto handi baten bila hasi ziren. Urnietako Sarobe aukeratu zuten, eta soinua hartzeko ardura Jordi Mora teknikariari eman zioten. Honek aretoak eskaintzen zituen aukera ezberdinak aztertu eta mikrofonoak han eta hemen barreiatu ostean, natural-natural, artifiziorik gabe grabatu zuten diskoa. Eta egiaz, soinua da diskoaren protagonistetako bat, eta aurreko lanekiko berrikuntzetako bat ere bai. Kantuen hitzetan (Imanol Ubedak sortu ditu gehienak, baina badira Gotzon Barandiaran, Jose Luis Otamendi eta Mikel Ibargurenen aleak ere) erretratatutako garaiari dagozkion gordintasuna, tentsioa, nahasmendua, gatazka eta itxaropen-giroa jasotzen bete-betean asmatu dute Saizek eta Morak.

Aurreko diskoetako soinu gardenaren eta apaingarrien edertasunaren ordez, zikintasuna, distortsioa eta Suso Saizen gitarrak kantuaren atzealdean sorturiko atmosfera eta marmarra kosmikoak aurkituko ditugu diskoko hainbat pasartetan. Baina Bide Ertzeanen mamia, esentzia bertan da. Diskoa %100ean da Bide Ertzean. Gorakada emozionalak (Araneko iturrian, Harriak hegan), inoiz lehertzera iristen direnak (Izena), fereka akustikoak (Egun batetan), jomugan asmatzen duten melodiak (Nire aberriaz), klasiko usaina duten kantuak (Zenbat aldiz) eta power-pop pilulak (Zenbakiak, asko miresten duten talde bati egindako keinua barne, Bilatuko zaitut).

Aipamen berezia merezi du, beste behin, diseinu-lan zaindua eta ederrak, 70eko hamarkadako estetikaren oroitarazle. Oraingo honetan, gainera, garaia fikzioaren bidez azaltzeko Koldo Izagirrek sortutako idazlanak eta Garbiñe Ubedaren oroitzapenezko testigantzak osatzen dute diskoa.

Ez naiz gehiago luzatuko. Sortu zenetik 15 urte igaro ostean, bere burua berrasmatzen eta erronka berriei aurre egiten (eta gainditzen) dakien talde baten beste adibide bat da 77.

____

Bide Ertzean ’77′
Gaztelupeko Hotsak, 2013

Autor: Jon Eskisabel

Melodías para esta paz fría

Año 1977. El punk en su apogeo, muere Elvis Presley, las Madres de la Plaza de Mayo marchan por primera vez, Jimmy Carter es elegido presidente de Estados Unidos, tres miembros de Baader Meinhoff se suicidan en sus celdas… Más cerca, mucho más cerca, la ikurriña es legalizada, se celebra el primer Kilometroak en favor del euskara, se concede la amnistía a los presos políticos, salen a la calle los primeros ejemplares de Deia y Egin, se convocan las primeras elecciones tras la muerte de Franco, el conflicto armado continúa…

No es habitual en los grupos actuales reivindicar la memoria histórica para hacer música pop, no va acorde con los tiempos postmodernos en que vivimos, pero Bide Ertzean se encuentra cómodo en ese terreno, sabe esquivar los posibles riesgos (entre ellos, el estereotipo de panfletario, maniqueo o anticuado), y ha vuelto a demostrarlo una vez más. Tal y como hiciera en Non dira (Gaztelupeko Hotsak 2006), disco conceptual sobre la guerra del 36, el grupo de Tolosa ha vuelto a partir de un trágico suceso familiar, ocurrido en 1977 -el asesinato en un control de la Guardia Civil de un tío de dos de los miembros del grupo, el cantante y guitarrista Imanol Ubeda y el bajista Joni Ubeda-, para recordar los años posteriores a la muerte del dictador Franco, y “ponerle melodía a esta paz fría, echar una mirada a las ansias e inquietudes de hoy día”, como cantan en una de las canciones más hermosas del disco, Sustraiak zainen ordez.

Tras dar por terminada en marzo de 2012 la gira de presentación de Don Inorrez (Gaztelupeko Hotsak, 2010), los miembros originales de Bide Ertzean (además de los hermanos Ubeda, el batería Karlos Arancegui), tras casi 15 años de andadura y 8 discos publicados, sintieron la necesidad de hacer cambios y vivir nuevas aventuras artísticas. Decidieron que el siguiente disco sería en formato trío -algo que no habían hecho desde la publicación del primer trabajo, el mini-CD Bide Ertzean (GH, 1998)-; es decir, prescindirían de los dos músicos que les han acompañado en la última década -el guitarrista Fran Iturbe y el teclista Joserra Senperena-, y además no lo grabarían con Kaki Arkarazo, el productor, técnico de sonido y (casi) sexto miembro del grupo, con quien habían trabajado desde los inicios de la banda. El elegido para sustituirle fue Suso Saiz, compositor, guitarrista y productor con amplia experiencia, tanto en el terreno de la música de vanguardia y de la new age, como en el de la música pop, habiendo trabajado para Los Piratas, Ivan Ferreiro, Javier Alvarez, Marlango y otros muchos.

Tras escuchar las canciones en el local de ensayo y conocer el hilo conceptual que las unía, Saiz propuso que el disco se grabase en directo, con los tres músicos tocando juntos, y el trabajo de producción se hiciera al mismo tiempo que se grababa el disco, sin ningún tipo de post-producción. Asimismo, necesitaban una sala amplia cuyas características dotasen de personalidad propia al resultado. La encontraron en Urnieta, en la sala Sarobe, donde el técnico encargado de la grabación, Jordi Mora, pudo dispersar los micrófonos y probar con las diferentes posibilidades que la sala ofrecía.

No es de extrañar, pues, que el sonido sea uno de los protagonistas y una de las novedades de 77. Saiz y Mora han acertado plenamente al reflejar la crudeza, la tensión y el ambiente de confusión, conflicto y esperanza de la época retratada en las letras de las canciones (obra, la mayoría de ellas, de Imanol Ubeda, con aportaciones de Gotzon Barandiaran, Jose Luis Otamendi y Mikel Ibarguren). En contraste con el sonido transparente y la belleza de los arreglos de los anteriores trabajos de Bide Ertzean, en varios momentos de 77 encontramos suciedad y distorsión, también atmósferas y murmullos cósmicos que la guitarra de Suso Saiz se encarga de crear en la retaguardia de la canción, pero la esencia es la misma. Es un disco 100% Bide Ertzean. El disco contiene subidones emocionales (Araneko iturrian, Harriak hegan) que en ocasiones acaban explotando (Izena), caricias acústicas (Egun batetan), dianas mélodicas (Nire aberriaz), canciones con sabor a clásico (Zenbat aldiz) y píldoras de power pop (Zenbakiak, con guiño incluido a uno de los grupos que más admiran, Bilatuko zaitut).

Mención especial merece, una vez más, el cuidado trabajo de diseño, perfecto reflejo de la estética de los 70, completado en esta ocasión con un relato de ficción escrito por Koldo Izagirre y el testimonio recordatorio de aquel asesinato de Garbiñe Ubeda, hermana de Imanol y Joni.

No me voy a extender más. 77 es una muestra más de un grupo que tras 15 años de vida – eso le convierte en uno de los grupos vascos en activo con trayectoria más larga- sabe reinventarse y afrontar nuevos retos, sin estancarse.