BIDE ERTZEAN

Posts Tagged ‘musika’

Suso Saiz 77 grabaketaz hizketan

2013/10/20 -an idatzia

77 diskoa Suso Saiz ekoizlearekin grabatu zen. Zer dela eta Sarobe bezalako antzoki batean eta ez estudio batean? Nola eta zergatik grabatu zen 70eko grabaketak gogoan? Zein izan zen grabaziorako Saizek aukeratutako modua? Hurrengo bideoan gako horiek guztiak azaltzen ditu:

Aurkezpenaren oihartzuna komunikabideetan

2013/09/14 -an idatzia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Aurreko ostegunean aurkeztu genuen disko berria Bilboko Kafe Antzokian: ’77′. Harrituta ere bagaude hedabideetan eskaini dioten arretarengatik. Estimatzekoa, bide batez esanda. Honela jasoa izan zen hainbat hedabideetan. Komunikabide bakoitzaren izenean klik eginez zabalduko zaizue albistea.
Nontzeberri kultur agerkari digitalean, Bizkaie.biz web orrian, Kulturtick¬† clubaren web orrian, Entzunen, Berria egunkarian, El Diario Vascon, Deian, Bizkaia Irratian, Euskadi Irratian Arratsean programan, Gara egunkarian, Radio Euskadiko Iflandia saioan, Tolosaldeko Hitzan, Gaztea irratiaren web orrian, Gaur Egun ETB1eko albistegian, Teleberri ETB2ko albistegian, Gazteako B Aldea saioan elkarrizketatxoa, El Correo periodikuan ere agertu zen aipamenik baina ez dugu esteka topatu… (gehiago…)

“Harriak hegan” kantuaren bideoklipa ikusi nahi?

2013/09/14 -an idatzia

“Harriak hegan” kantuarekin hasten da “77″ diskoa. Kantu horrekin bideo zoragarria egin du Angel Aldarondok. EITB orrian ikus dezakezue bideoklipa. Azpiko estekan klik eginez ikus ahal izango duzue.

“Harriak hegan”, bideoklipa

Bide Ertzean – Harriak Hegan from Angel Aldarondo // Kosmikar on Vimeo.

 

 

Egilea: Angel Aldarondo
Irudiak: Joni Ubeda