BIDE ERTZEAN

Posts Tagged ‘new cd’

Disko liburua salgai, emanaldiak abenduan

2016/11/17 -an idatzia

Bide Ertzean


“ZUTAZ KANTATZEKO” disko-liburua erosteko aukerak honakoak dira:

  • Hotsak.com webgunean: Lotura.
  • Hainbat liburudendetan: Donostiako Garoa, Gasteizko Zuloa, Iruñeko Katakrak eta Karrikiri, Durangoko Hitz, Tolosako Meskal edota Andoaingo Ernaitzan.
  • Zuzeneko emanaldietan.

Bestalde, adi, zuzeneko emanaldiei, azkeneko emanaldiak izango baitira:

  • Abenduak 6, Plateruena. Durango.
  • Abenduak 15, Kafe Antzokia. Bilbo.
  • Abenduak 18, Antzoki Zaharra. Donostia.
  • Abenduak 29, Civivox Iturrama. Iruñea.

Info osoa emanaldiak atalean: Lotura.

 

Debuta duela 18 urte

2016/10/15 -an idatzia

Debuta, Bide Ertzean

1998-10-15. Bide Ertzean-en lehen kontzertua Gasteizko Florida kultur etxean izan zen. Bi hilabete lehenago lehen diskoa grabatu genuen boskotea igo ginen taula gainera: Joni Ubeda, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi, Labrit Zabala eta Fran Iturbe.
Udazken honetan argitaratuko den “ZutazKantatzeko” CD liburuan argazki hau eta gehiago aurki daitezke, berrehun orrialdetik gorako kontakizunean. Jon Eskisabelen eta Bide Ertzean taldearen eskutik, Gaztelupeko Hotsak-en zigilupean.

Debuta, Bide Ertzean

“Harriak hegan” kantuaren bideoklipa ikusi nahi?

2013/09/14 -an idatzia

“Harriak hegan” kantuarekin hasten da “77″ diskoa. Kantu horrekin bideo zoragarria egin du Angel Aldarondok. EITB orrian ikus dezakezue bideoklipa. Azpiko estekan klik eginez ikus ahal izango duzue.

“Harriak hegan”, bideoklipa

Bide Ertzean – Harriak Hegan from Angel Aldarondo // Kosmikar on Vimeo.

 

 

Egilea: Angel Aldarondo
Irudiak: Joni Ubeda