BIDE ERTZEAN

Posts Tagged ‘new cd’

“77″, Bide Ertzeanen disko berriaren izenburua

2013/08/26 -an idatzia
Azala77
1977. Euskal Herria. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria. Feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, alderdien legeztatzea, sindikatuen indartzea… 40 urteko gau beltzaren ondoren, orduko gazte belaunaldi haren ahalegina ez zen hutsala izan. Lan berri honetan, 70eko hamarkadan ipini dugu begipuntua.
1998an abiatu ginen modu beretsuan egin dugu disko hau, hirukote moduan. Eta ”77” (Gaztelupeko Hotsak)  izeneko diskoaren grabazioan, Jordi Mora kataluniarra aritu da soinu-hartzaile lanetan eta Suso Saiz madrildarrak egin ditu ekoizle lanak. Los Planetas, Piratas, Marlango, Javier Alvarez, Diego Vasallo, Ivan Ferreiro, Cristina Lliso (Esclarecidos)… Asko dira Suso Saizekin lan egin duten artistak.
Urrian hasiko da disko berria aurkezteko bira. Adi, beraz. Emanaldiak atalean xehetasun denak.