BIDE ERTZEAN

Posts Tagged ‘zuzenean’

Debuta duela 18 urte

2016/10/15 -an idatzia

Debuta, Bide Ertzean

1998-10-15. Bide Ertzean-en lehen kontzertua Gasteizko Florida kultur etxean izan zen. Bi hilabete lehenago lehen diskoa grabatu genuen boskotea igo ginen taula gainera: Joni Ubeda, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi, Labrit Zabala eta Fran Iturbe.
Udazken honetan argitaratuko den “ZutazKantatzeko” CD liburuan argazki hau eta gehiago aurki daitezke, berrehun orrialdetik gorako kontakizunean. Jon Eskisabelen eta Bide Ertzean taldearen eskutik, Gaztelupeko Hotsak-en zigilupean.

Debuta, Bide Ertzean

Biraren azken emanaldia

2015/03/17 -an idatzia

77last

Urteko azken igandean, Donostiako Altxerri aretoan

2014/12/22 -an idatzia

Maiz izan gara Altxerri aretoan. Ondo gogoan ditugu Mikel Azpirozek edota Matt Hardingek eskaini izan dituzten emanaldiak, besteak beste. Maiz izan garen arren, Bide Ertzean talde gisa sekula ez dugu jo bertan. Eta horregatik, ohore handia da guretzat hau jakinaraztea: abenduaren 28an igandea, Donostiako Altxerri areto mitikoan izango gara. 20:00etan hasiko da kontzertua eta erabat akustikoa izango da.

77 diskoa (Gaztelupeko Hotsak) aurkezten ari gara hilabete hauetan, baina Altxerriko saioa ezberdina izango da. Disko berriko abesti batzuk jotzeaz gain, aurreko diskoetako kantu akustiko batzuk ere ekarriko ditugu gogora.

Bide Ertzean, Altxerri Bar&Jazz
Abenduak 28, igandea. 20:00. 5 euro.