BIDE ERTZEAN

Bide Ertzean 77 – Gaztelupeko Hotsak (2013 CD)

  1. Harriak hegan
  2. Bilatuko zaitut
  3. Nire Aberriaz
  4. Egunen batean
  5. Zenbat aldiz
  6. Araneko Iturrian
  7. Sustraiak zainen ordez
  8. Uzturpe 1970
  9. Izena
  10. Iragana deika
  11. Zenbakiak
  12. Jaun andreok, bihar arte

“Iragana tirokatzen hasten badira, ez dut atzera egingo” kantatu zuten Non dira diskoan (GH 2006), 36ko gerrari buruzko argitalpen hartan. Ildo beretik datoz 77 (GH 2013) diskoko hainbat kantu. Baina izenburuak iradokitzen duen bezala, oraingoan Trantsizioa delako garaian erreparatu dute.

1977. Euskal Herria. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria. Feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, sindikatuen bilakaera… 40 urteko gau beltzaren ondoren, orduko gazte belaunaldi haren ahalegina ez zen makala izan. Lan berri honetan, Bide Ertzean taldeak 70eko hamarkadan ipini du begipuntua. Baina nostalgiatik baino, hausnarketatik gehiago dute kantu berri hauek. Bidean erori ziren gazteak, bizirik iritsi zaizkigun balioak eta irakaspenak, askatu gabe jarraitzen duten korapiloak…

BideErtzean1

<< Diskografia