BIDE ERTZEAN

Bide Ertzean – Gaztelupeko Hotsak, 1998 (CD)

  1. bide ertzean
  2. hiri emanen dizkinat
  3. bakarrik bahago neguan
  4. balada iheslaria
  5. ihesi doa

Disko hau Azkarateko Katarain estudioan (Nafarroa) egin genuen, 1998ko udazkenean. Estudiora zuzenera agertu ziren Labrit kantaria eta Fran Iturbe gitarrajolea, Tolosako hirukotearen lana osatzera.

  • Hitzak: Ima-Joni Ubeda, Jose Luis Otamendi.
  • Doinuak: Imanol eta Joni Ubeda.
  • Grabazioan partaideak: Imanol Ubeda (kitarra, ahotsa), Joni Ubeda (baxua,koroak), Karlos Aranzegi (bateria), Fran Iturbe (kitarra) eta Labrit (koroak)
  • Soinu hartzailea: Kaki Arkarazo.

1998ko Sanjuanetan Karlos Aranzegi baterijolea Ubeda anaiek esku artean zuten egitasmoari lotu zitzaien. Estraineko diskoa, lehen aldiz Imanol kantari lanetan aritzen dena. Hauexek beraz, lehen kantuak kantari gisa eta lehenak,
noski, talde modura plazaratu zirenak.

<< Diskografia