BIDE ERTZEAN

Esan Bare – Gaztelupeko Hotsak, 2004 (CD)

  1. zerotik hasi
  2. hotel bel-air
  3. konplotean dihardut
  4. plaza berrian
  5. utzidazu
  6. geratzen zaigun denbora
  7. zazpi
  8. zuhaitzen denbora
  9. nonbait
  10. baforea
  11. iritsi dira notiziak

Bide Ertzean taldeak 1998ko urrian hasi zuen bere karrera diskografikoa 5 abestik osatutako maxi batekin. Orduz geroztik hiru lan luze argitaratu ditu: “Zure minari”, “Grisa” eta “Maite Out”. Euskaraz egindako pop musikan bere bidea egiten ari den banda baten laugarren diskoa da “Esan Bare”. Eta popaz hitz egiten dugunean, Londres edo Kalifornia edo Baltimore edo Minnessotta edo New Yorkez ari naiz, besteak beste, Bide Ertzean taldearen konposizio berrietan musika eraginak aurkitzeko. Urteen joanean bere musika diskurtsoa sortzen jakin duen talde bat erakusten du “Esan Bare” diskoak. Kantu batzuk eta musikarekiko jarrera; sosegatua, lasaia eta konposizio dotoreak benetan. Denbora erdiak, melodia argitsuak eta errepikak elkartzen zaizkio pop-rock klasikotik edaten duen errepertorioari. Klasizismoa, melodia argiak, kristalinoak eta ahots liluragarriak darizkio Bide Ertzean bandari. Beatles, Brian Wilson, Big Star, Elliot Smith, Cars, Neil Young, JJ Cale, Costello bezalako artistak edo Jayhawks berak ere, aurki daitezke testu zainduak dituzten abesti hauetan. (hainbat poetekin ibili ondoren ederto osatzen dituzte euren kantuak laguntzarik gabe). Eta Bide Ertzeanek badu jarrera, jakina baduela, jarrera heldua eta gaztea, halakoxeak baitira bere abestiak, betierekoak, adoleszenteak. Bide Ertzean taldeak egile askok jada jotako gai unibertsalak lantzen baditu, Zein alde dago orduan Bide Ertzeanen eta gainerakoen artean?. Ongi ulertzeko, esan dezagun maitasunari abesten diotela, ahal den maitasuna, baina seguru asko gertatuko ez dena, ahazte igarokorrari eta betiereko bakardadeari, pasatzen den denborari, berriei –berri onak eta txarrak-, egoten jakiteari, ulertzeari, gauzak soseguz eta lasaitasunez esateari… horiei guztiei abesten diete, eta beren kantuak ez dira tristeak ezinbestean, pop hoberenak duen zapore gazi- gozo hori dute baizik. Grabazio landuagoa da “Esan Bare”, eta espresibitate handiagoa lortzen du, gitarra klasikoaren urratu eta marrazki, soinu bizkorgarri, eta piano dotoreen bidez, eta batik bat jada baztertzen ez duten teknika batekin. Behin-betiko aurrerapausoa egiten du, berriz, kalitateari eta musika planteamenduari dagokienean. Argi eta garbi ikusten da poparekiko hurbiltasuna aurreko biekin alderatzen badugu. Disko honetako kantuak urrundu egiten dira askotan grabazio akustikoak betetzen dituzten letanietatik, entzuleari atsegin emateko, pixkanaka-pixkanaka buruan geratzen diren ahapaldi eta errepika trinkoekin. Hurbiltasun harrigarria dute kantuek. Melodiak, berriz, loriatsuak dira, eta ahotsak barnea hunkitzen du maitasun eta zalantza, nahi eta beldurrezko historia horiek kontatzen, gutako edonork bere sentimenduak proiektatu ditzakeen historia horiek. Disko alaia zertzelada melankolikoekin, freskura ageri du alde guztietatik. Kantu bilduma bikaina benetan, egungo disko askotan lortzen zail samarra den lerroa koherentzia handiz mantentzen duena.

Gotzon Uribe

  • Karlos Aranzegi: bateria, perkusioa.
  • Fran Iturbe: gitarra elektrikoa.
  • Imanol Ubeda: gitarra akustikoa eta elektrikoa, ahotsa.
  • Joni Ubeda: baxua, koroak.
  • Kaki Arkarazo: teknikari eta ekoizle.
  • Joserra Senperena: piano akustikoa, hammond, wurlitzer eta fender rodhes.

Disko hau 2004 urteko urtarriletik abuztua bitartean grabatu genuen Garate estudioan (Andoain-Gipuzkoa).

<< Diskografia