BIDE ERTZEAN

hotel bel-air

Mahai gainean daude oraino
Elkarrekin hustu genituen botilak,
Basoerdiak, berba xaloak,
Ausentziari eman nahi ez genizkion
Musuketak, ezpain umelak eta
Desira agerikoak.
Ezkerraldera okerturik segitzen du
Gernika koadroak,
Eta Maná-ren azken cda baino ez da aditzen
Leihoak zabalik dituen egun urdin honetan.
Mahai azpian daude, bestalde,
Gure sandaliak,
Oinetan ekarri hondar garauak eta
Zure azal erantzia.

Hitzak: mikel ibarguren

<< Atzera