BIDE ERTZEAN

gurea

une batez ahaztu dena
fakturak, kezkak, beldurrak
ausentziak, loezinak
betegabeko promesak
gau honetan, bederen, gau honetan

biharko utzi tirabirak
hizkuntza, herria, hitza
biharko, mesedez, biharko, mesedez

eta gaurko gaua bederen
gurea izan dadila
har dezagun atseden
lehertu baino lehen

eta jan ditzagun ibiltariaren harriak
edan dezagun mozkortiaren odola
erre dezagun ameslariaren belarra
kanta dezagun iheslariaren balada
adiskidea gaurko gaua izan dadila…
gaurko gaua izan dadila…

gurea

<< Atzera