BIDE ERTZEAN

Maite Out – Gaztelupeko Hotsak, 2002 (CD)

  1. berriz berpiztu naiz
  2. atsegin ditut
  3. iluneko kantu gara
  4. zure irria
  5. ahaztearen lezioa
  6. gaur ez daukat manifesturik
  7. haizea dabil iraganaldetik
  8. ekaitza naiz
  9. zu ikusi orduko
  10. zein da bidea
  11. behin eta berriz
  12. maite haut

“Berriz berpiztu naiz ” izenburua duen kantu batekin hasten da Bide Ertzean- en disko berria, taldearen hirugarren lan luzea. Garrantzirik gabeko detaile bat izango da ziurrenik, kasualitate huts bat, esanahi berezirik gabekoa, laukotea
ez baita aurreko diskoa ( Grisa) kaleratu zuenetik, orain dela bi urte, inoiz geldirik edo desagertzeko zorian egon, are gutxiago hilda edo deseginda.Disko batean murgiltzeko kantu egokia delako hautatuko zuten.Hala ere, bada zerbait
kantu bilduma honetan taldea indarberriturik itzuli dela pentsatzera eramaten nauena.Horrelakoetan , hitzez azaltzea zaila izaten den norberaren sentsazio bati egiten diogu jaramon , hartaz fidatzen gara.Kasu honetan nola azalduko
nuke zer iritsi zaidan…, zein hitz erabiliko nezake…, utzidazu pentsatzen… Tira, badaukat baliagarria izan daitekeen bat , entzungo zenuen noizbait: freskotasuna. Ez, ez du zerikusirik diskoa entzutea komeni den eguraldiarekin. Esan dudan bezala, hitzez azaltzen zailak izaten dira horrelako sentsazio subjektiboak , baina nolabait esatearren naturaltasuna, bat-batekotasuna darion sorkuntzari esaten zaio lan freskoa dela. Eta nola antzematen da naturaltasun hori? Ufff… hau konplikatzen hasi da. Beraz, denbora galtzeari utziko diot eta azaldu nahi dudanaren adibideak aipatukoditut. Ea zerbait argitzen dizudan. Ondoriotik hasiko naiz: diskoak irauten duen 48 minutuak ziztu bizian pasako zaizkizu, beharbada aurreko diskoekin gertatzen ez zitzaizuna.Arrazoiak bilatzen hasita, nagusi bat aipatuko nuke: taldea ez da oraingoan kantu eta soinu eredu batera mugatu, baizik eta pop klasikoko kantu batetik (Berriz berpiztu naiz ) soul balada batera (Haizea dabil iraganaldetik) pasa da , 80ko hamarkadako taldeen konplexurik eza gogora ekartzen duen kantu bat idaztetik (Zu ikusi orduko) Deabrueak Teilatuetanen konplexurik eza gogora ekartzen
duten ahots falseteak egitera (Atsegin ditut , Kirmen Uriberen hitzekin), bat- batekotasunaren arintasunetik (Iluneko kantu gara) in crescendo-n eraikitako kantuen geldotasunera (Maite haut), pianoaren berotasunetik (Ekaitza naiz) -adi
Joserra Senperenak disko osoan egindako lanari, kolaboratzaile huts batena baino haratagoa joan baita – xehetasunez beteriko gitarren dotoretasunera (Zure irria , Zein da bidea … Hori guztia Bide Ertzeanek hasieratik finkaturiko
nortasunari uko egin gabe , alegia, pop sentibera, intimoa, udazkenekoa. Hala ere , jarraitzaile askok, taldeak izan duen garapen musikala gutxietsi gabe, hitzei emandako garrantziaregatik baloratuko du Bide Ertzean aportazioa, lehen
diskoa (Zure minari) Jose Luis Otamendiren poemekin osatu zuenez.Taldeak ez du poesiarekiko lotura afektiboa galdu -Uriberen poemaz gain, Otamendi kutunaren beste bat musikatu dute -, baina aurrekoan bezala bere gain hartu du hitzen ardura, eta horretan ere taldearen inguruan dagoen irudi bat edo beste hausten lagundu desake lan honek.Izan ere , ez ote zen Bide Ertzean talde serio bat, hitzetan jasoa eta sakona?Bada disko honetan ez dute erreparorik izan nerabe batek -euren hitzak erabiliz- idatzitakoa dirudien testu bat egiteko (Zu ikusi orduko). Hitzak maitasunaren aldarria dira, eta esanahi bikoitzeko izenburuan laburbiltzen dira: ingurukoekiko eta herri honekiko maitasunak goxoak ez diren ondorioak ekartzen dizkigu maiz. Bukatzeko, mesedez ez egin kasu oraindik gure artean nahiko zabalduta dagoen topiko tipiko bati: euskal pop-rocka ez da neskentzat soilik. Jon Eskisabel.

  • Karlos Aranzegi: bateria, perkusioa.
  • Fran Iturbe: gitarra elektrikoa.
  • Imanol Ubeda: gitarra akustikoa eta elektrikoa, ahotsa.
  • Joni Ubeda: baxua, koroak.
  • Kaki Arkarazo: teknikari eta ekoizle.
  • Joserra Senperena: piano akustikoa, hammond, wurlitzer eta fender rodhes.
  • Ixiar eta Amaia Oreja: koroak.
  • Fernan Irazoki: zuzeneko teknikaria.

Disko hau 2002 urteko apiriletik uztaila bitartean grabatu genuen Garate estudioan (Andoain-Gipuzkoa).

<< Diskografia