BIDE ERTZEAN

ez dut atzera egingo

Iragana tirokatzen hasten badira
Ez dut atzera egingo
Desagertuen bandera harrotuko dut
Ez dut atzera egingo

Fusilak gertu dituzte
Memoria zulatzeko prest

Galtzaileen aginduetara jarriko naiz
Ez dut atzera egingo

Kantu bete hegazkin gidatuko dut
Ez dut atzera egingo

Bertso zaharrekin kantu berri bat
Egingo dut zuretzat

“Agur maiteño
Gudara noian
Askatasuna zaintzera
Ez egin negar
Zergatik laster
Etorriko naun etxera”

Memoria berreskuratzeko ahalegina da gurea. Zorionez, ez gara ez bakarrak eta ez lehenak izan. “Agur Intxorta Maite” (Gaztelupeko Hotsak, 2001) diskoari esker, poema, bertso eta kantu bilduma aparta eskuratu dugu. Koldo Izagirrek eta Joseba Tapiak ikerketa sakona egin zuten gerra garaiko argitalpenetan eta artxiboetan. Aipatu diskoko “Gudara noian” kantuaren lehen bertsoa gure egin dugu “Ez dut atzera egingo” kantuan. Koldo Izagirrek eta Joseba Tapiak egindako lana
eskertzeko modua nahiko luke izan.

<< Atzera