BIDE ERTZEAN

gazte ziren, aske ziren

Gazte ziren, aske ziren
Langile ziren eta harro zeuden

Gizarte berri bat amesten zuten
Berdintasunean sinesten zuten

Guda dantza hasi zenean
Etorkizuna jokoan zen

Borondatea soberan zuten
Bitartekoak urriak ziren
Borrokarako dei eginez
Lehen lerrora joan ziren

Guda dantza amaitzean
Iragana nagusitu zen

Lehen lerroan lehertu zen
Amets hura

Gazte ziren, aske ziren
Langile ziren eta harro zeuden
Gizarte berri bat amesten zuten
Berdintasunean sinesten zuten

1936an Nafarroa nekazal lurraldea zen nagusiki, baina baziren industria- gune garrantzitsu batzuk. Altsasukoa, esate baterako. Hori dela eta, langile-kontzientzia oso zabaldua zegoen. Langile horietako asko sindikatuetan afiliatuta zeuden. Jose Ubeda Sanchez birraitona epaitegiko langile eta UGTkoa zen; aitona, Jose Ubeda Apaolaza, tren geltokiko langilea eta CNTko kidea. Altsasun ere bi sindikatu hauen arteko ika-mikak sarritan eman ziren. Langile borroka bideratzeko ikuspuntu ezberdinak zituzten baina faxismoari aurre egiteko borrokan bat zetozen.

<< Atzera