BIDE ERTZEAN

haien bihotzen taupadak gara

Non ote da itxaropena eta
Etsipenaren arteko muga
Zeure lubakiko burkideak
Ondoan erortzean?

Non ote da garaipenaren xarma
Bide ertzean utzitako gorpuak
Eguzkilore itsuen antzera
Ihartzen direnean?

Non ote da?
Gerra baten zauriak ez dira zahartzen

70 urteren ostean
Hil gabeko hilotzen loreak
Etengabe sortzen dira

Orain ere

Haien bihotzen taupadak gara
Taupada biziak
Zeru berrian ozen entzuten den
Memoria gara

<< Atzera