BIDE ERTZEAN

non dira

Saminak ez du atseden hartzen
Desagertuen etxean bederen
Saminak ez du atseden hartzen

Non ote dira jakin nahi nuke
Oroimenaren krabelin gorriak
Non ote diren jakin nahi nuke

Gure hilotzek lur gainean
Erein zuten libertatea

Non dira “amaika amen semeak”?
Non dira duintasunaren aihenak?

Nafarroako galsoroetan
Ozen mintzo da isiltasuna

Non dira “amaika amen semeak”?
Non dira bizi minaren loreak?

1936ko abenduan, Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarrak “Ekaitza” bertso-sorta idatzi zuen. Bertsoetako batean hau zioen: “Amaika amaren seme galdu da/ ai, seme gizagaixua!”. Duela gutxi, bertsolari honen inguruko konpilazioa argitaratua izan da: “Errepublikanoen Bertsolaria, Joxe Mari Lopetegi” (Paper Hotsak, 2005).

<< Atzera