BIDE ERTZEAN

trece rosas rojas

Isiltasunaren hilobira
Udaberria iritsi da
Hamahiru arrosa gorriak
Berriz ere loratu dira
Egunsentian
Berriz loratu dira

Isiltasunaren zauriak
Ixteko garaia iritsi da
Bakea galdu zuten haiek
Egiaren egarri dira
Egunsentian egiaren egarri dira
Egunsentian berriz loratu dira

Askatasun haizeak
Arnasa eman die

Zein eder dauden
Arrosa gorriak
Egunsentian loratu dira
Zein eder dauden
Arrosa gorriak
Nire begietan erne dira

<< Atzera