BIDE ERTZEAN

Zure minari – Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)

  1. betegabeko promesa
  2. berriro
  3. badaukat mezurik zuretzat
  4. aurrez amestu gabetan
  5. jokin uraini hitzak
  6. gure maitasunaz
  7. ene ezpainetan
  8. leihotik dakusat gaua
  9. zuk esan zenidan
  10. ahituta nago
  11. bihar helduko natzaizu
  12. badator eguna
  13. hil dira
  14. barne-lurrak

Disko hau Azkarateko Katarain estudioan (Nafarroa) egin genuen, 1999ko udaberriaren hasieran. “badator eguna” kantua, ordea, urtarrilaren amaieran grabatu genuen Lorentzo Records estudioan, Aministiaren Aldeko Batzordeen eta Senideak-en enkarguz.
Poemak: Jose Luis Otamendi.
Doinuak: Imanol eta Joni Ubeda.
Argitaratzailea: Gaztelupeko Hotsak.
Kolaboratzaileak: “Badator Eguna” kantuan Gorka Urbizu, Igor Elortza eta
Ruper Ordorika aritu ziren kantari; eta Aitor Ariño eta Batiz, berriz, teknikari
lanetan. “Ahituta nago” kantuko soloa Kaki Arkarazorena da.
Disko hau berezia da, Jose Luis Otamendiren poema gustukoenak bildu eta moldatzeko aukera izan dugulako. Otamendik liburu ezberdinetan argitaraturiko poemak konpilatzeaz gain, estraineko bi ere jaso ditugu “Zure minari” izeneko
honetan. Disko honetarako espreski idatzitakoak: “Jokin Uraini hitzak” eta “Badator eguna”. Bide ertzean geratu dira beste hainbeste poema eta kantu, argia noiz ikusiko zain.

<< Diskografia