BIDE ERTZEAN

badator eguna

gauean barrena nabil bila
bidean zarela egina dut amets
arakatu ditut kaleak, jendea
kantu xume batez ari nauzu deitzen
guri beti falta zaigu norbait
eta ilunak zure izenik ez daki
hutsik daude gutunak zu gabe
hutsik daude oheak zu gabe
betegabe orenak zu gabe
hutsik daude kaleak zu gabe
badator eguna
lur hau kantu bat da
eta urrats bakoitza
zureganantz doa
abian da herri bat
amets baten xerka
joan doana dator
datorrena doa
hutsik daude kaleak zu gabe
hutsik daude irriak zu gabe
hutsik daude gutunak zu gabe
hutsik daude oheak zu gabe
betegabe orenak zu gabe
hutsik daude kaleak zu gabe
badator eguna eta lur hau kantu bat da
herri herren baten kanta zu hemen izan arte
hutsik daude gutunak zu gabe
hutsik dago euria zu gabe

<< Atzera